Aitor Fernandez bilbotarra atxilotu du Ertzaintzak

  • 2001ean kale istiluetan parte hartzea leporatuta, Auzitegi Nazionalak 2014an hiru urteko kartzelarekin zigortu zituen Aitor Fernandez eta Aingeru Cardaño. Abuztuan borondatez aurkeztuko ez zirela adierazi zuten


2015eko irailaren 01an - 11:46
Abuztuaren 19an desobedientziarako hautua azaldu eta borondatez aurkeztuko ez zirela adierazi zuten bi gazteek

Astearte goizean Fernandez Bilbon atxilotu du poliziak. Astelehen arratsaldean Cardaño atxilotzen ere saiatu zen Ertzaintza, baina ez zuten etxean topatu. Cardañok Lea Artibaiko Hitzan adierazi duenez, ez da ezkutatuko eta “bizitza normala” egiten jarraituko du bere bila etorri arte.

Komunikabide horretan gogorarazi du beraien aurkako froga bakarrak Ertzaintzaren torturapean sinatutako autoinkulpazioak direla. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Bilboko Indautxu auzoan arratsaldeko 20:00etan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude