argia.eus
INPRIMATU
Aitor Etxebarriazarragak irabazi du AbadiƱoko finalaurrekoa
  • Abadiñoko Probalekuan jokatu da bigarrengo finalaurrekoa eta zuzenean sailkatu da Etxebarriazarraga bigarrengo bueltako finalaurrekoetara.

Bertsozale.eus @bertsozale 2025eko azaroaren 03a

Abadiñoko Probalekuan giroa bero egon da, bertsozalez lepo. 500 entzule baino gehiago egon dira bertan, hurrengo sei bertsolari hauei adi:

  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Enare Muniategi Etxabe
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Maite Sarasola Isazelaia
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Unai Mendiburu Valor

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Etxebarriazarraga izan da puntu gehien batu dituena: 651,5 puntu. Beraz, Bermeoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 15ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola: 651,5
  • Txaber Altube Sarrionandia: 607,5
  • Gorka Pagonabarraga Agorria: 604,5
  • Unai Mendiburu Valor: 600
  • Maite Sarasola Isazelaia: 562
  • Enare Muniategi Etxabe: 552

Saioan gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.