argia.eus
INPRIMATU
Aitor Etxarte euskaltzalea zendu da
  • Euskarazko irakaskuntza publikoaren sustatzaile eta ekintzaile sutsua izan da Etxarte. Iruñeko udal ikastolen eta Karrikiri elkartearen sorreran parte hartu zuen eta Euskalerria Irratian kolaboratu du urte luzez.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko abenduaren 21a
Euskalerria Irratiko kolaboratzailea zen Aitor Etxarte. Argazkia: Euskalerria Irratia.

Aitor Etxarte Berezibar (Arrasate, 1956) zendu da gaur (abenduak 18) 63 urte zituela, koronabirusaren ondorioz. Arrasaten jaio zen Etxarte, hangoa baitzuten ama; baina iruindarra zen, Merced kalekoa. Ikasketak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan egin zituen: Filosofia eta Hezkuntza Zientziak. Pedagogoa zen; eta, beste hainbat pertsonarekin batera, Iruñeko Udal Ikastolaren sustatzaile eta bultzatzailea izan zen, frankismoaren hondarretan.

Sare publikoan euskarazko irakaskuntza berritzailearen aitzindaria, irakasle konbentzitua eta sutsua, berrikuntza-proiektu ugaritan ikertzailea, irakasleen prestatzailea eta hainbat elkarte profesionaletako kidea izan da. Hegoalde Ikastolako zuzendaria izan zen, Karrikiri euskaldunon elkarteko sortzaileetako bat; eta, urteetan, Euskalerria Irratiko kolaboratzailea. Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria izan da 2015-2019 bitarte.

Maldan behera hasi zen Etxarte, koronabirusaz kutsatu ondoren, "ZIUra iritsi arte". Hala aitortu zion haren seme Hedoi Etxartek Eitb-ko Eusten saioari: "Oso nekatuta zegoen lokartu zutenean". 

Aitor Etxarte Berezibar: Liga Komunista Iraultzaileko militantea, Iruñeko udal ikastolen sortzaileetakoa, Hegoaldeko zuzendaritza taldekoa, gentrifikazioaren kontrako asaldatzailea, proiektu txiki askotako bazkidea.

Ama Arrasatekoa zuen eta Iruñera ezkondu zen, eta bera ere han jaio bazen ere, bere bizitza osoa Iruñean egin zuen. Goiena-n argitaratutako artikulu honek azaltzen du bere familiak 36ko Gerran parte hartzeagatik bizi izandakoak –tartean sei hildako–, eta Aitorrek berak Arrasateko oroimen taldearekin egindako lana.

Daukadan onena, dakidan gehiena, bizitako ia dena, berari zor. pic.twitter.com/SvF2y69LlS

— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) December 18, 2020

Euskal kulturgintza oso gogoko zuen Aitor Etxartek, eta hala erakutsi izan du azken urteetan Euskalerria Irratian.

Beheko txioan Juan Pedo Urabayenek hilerriko agurrean aterarako irudiak:

Eta ondorengo honetan Hedoi Etxarte semeak irudiez emandako azalpena eta berak irakurritako testua.