EAJk ohartarazi dio Rajoyri ez dutela aurrekontuez hitz egingo 155. artikuluak indarrean jarraitzen duen bitartean. Abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren utzi liezaioke Espainiako Gobernuak artikulua aplikatzeari.
PPk EAJren babesa behar du Espainiako aurrekontuak aurrera ateratzeko, PSOE, Unidos Podemos eta Kataluniako abertzaleak ez baitaude prest Rajoyren kontuen aldeko botoa emateko. Aurreko aurrekontuekin egin zuen bezala, oraingoan ere jeltzaleen babesa lortu beharko du Espainiako Gobernuak.
EAJk esana du zein den bere marra gorria, 155. artikulua indarrean dagoen bitartean ez dira negoziatzera eseriko. Behin marra hori gaindituta, ez da arraroa pentsatzea jeltzaleek popularren kontuak babestuko dituztela. Gogoratu behar da EAEko eta Arabako aurrekontuak Rajoyren alderdiaren babesarekin atera dituela aurrera Ortuzarrenak.
155. artikulua noiz indargabetuko ote duten, ordea, “misterio” bat da gaur gaurkoz. Espainiako presidenteak esan izan du abenduaren 21 gauean bertan hartuko duela neurri hori. Kataluniako hauteskundeetan ateratzen diren emaitzak ateratzen direla, indargabetuko duela 155a. Zentzu horretan Estebanek asteartean adierazi zuen Montorori eskatu diola atzeratu dezala 2018ko aurrekontuen aurkezpena.
Rajoyk hitza betetzen badu abenduaren 21ean, litekeena da abenduaren amaieran edo urtarrilean Montorok Espainiako aurrekontuak aurkeztu eta jeltzaleekin kontuak negoziatzea.
Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta. Uda ondorenean, baina, 2019koak aurkeztu beharko ditu. Horregatik, komeni da duela hilabete aurkeztu zituen bere plan alternatiboak... [+]
EAJk PPren gobernuaren aurrekontuak babestu ditu "erantzukizunez" jokatu duela iritzita. Konstituzioko 155. artikuluak Katalunian indarrean jarraitu bitartean Rajoyren aurrekontuak ez zituela onartuko berretsi izan du behin baino gehiagotan alderdi jeltzaleak. Hautsak... [+]
EAJko zuzendaritza batzartu egin da asteazken honetan, eta Euzkadi Buru Batzarrak jakinarazi duenez, erabaki dute Espainiako Kongresuan dituzten bost diputatuek aldeko botoa ematea Rajoyren Gobernuaren aurrekontuei.
Espainiako Gobernuko aurrekontuak bozkatuko dituzte gaur Madrilen, eta horiek onartzeko ezinbestekoa dute EAJren babesa. Jeltzaleek ez dute bozkatuko dutenaren berri emanen azken momentura arte.