Euskal Herrian azken asteetan azaleratu diren ustezko ustelkeria kasuak Madrilgo hemizikloko eztabaidara iritsi dira.
Espainiako Kongresuan egiten ari diren Nazio Eztabaidaren baitan, EAJko parlamentari Aitor Estebanek ezker abertzalearekiko harremanak haizatu ditu PPren kontra egiteko eta EAEko administrazioetan EAJk egin duen gestioa kolokan jar dezaketen ikerketa batzordeen sorrera zeharka kritikatzeko. Estebanek jarrera “hipokrita” duela esan dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari.
Zehazki PPko buruzagiari “koherentzia falta” egotzi dio, Espainiako Gorteetan ustelkeria kasuak ikertzeko batzordeak sortzea eragotzi duen bitartean “Euskadin Bilduren eskutik ari zarete horiek sustatzen alderdi batzuen kontra egiteko”, esan du jeltzaleak.
Berrikitan Gipuzkoako Batzar Nagusietan ikerketa batzordea sortu dute Bidegin izandako ustezko iruzurra argitzeko. Horretarako Bildu, Aralar eta PPren aldeko botoak izan ditu. Gipuzkoako Aldundiak auzitegietara eraman du kasua, aurreko legealdian sozietate publikoak Eibar-Gasteiz autobidea eraikitzen ari ziren enpresei behar baino 20 milioi euro gehiago eman zizkielakoan. Bilduk EAJ eta PSE lotu ditu ordainketa irregular horiekin.
Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]
904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]