Aitor Arantzabalen ‘Angiolillo’ liburua auzolanean muntatuko dute Bergarako gaztetxean

  • Michele Angiolillo militante anarkistari buruzko liburua idatzi zuen Aitor Arantzabalek kartzelan egon zen garaian. Argitaratzeko erabakia hartu du, eta muntaia auzolanean egingo dute Bergarako gaztetxean elkartuko diren herritarrek.


2013ko maiatzaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Michele Angiolillo anarkista italiarra Bergarako kartzelan hil zuten (Argazkia: fdomingor.jazztel.es)

“Kultura politiko desberdinetatik gatoz, baina gure mugimenduek badute parekotasunik: duintasuna konpromisoa… libre izan nahi eta preso bukatu”, azpimarratu du idazleak Goienari eskaini dion elkarrizketan.

Angiolillori buruzko liburua idazteko ideia aspaldi izan zuen Arantzabalek. Duela hamabost urte hasitako proiektuaren amaiera da, orduan, beste lau gazterekin elkartu baitzen militante anarkistaren gaineko informazioa biltzeko. Koldo Izagirreren laguntza ere nabarmendu du prozesu horretan.

Bertan behera geratu zen idazkera prozesuari 2008an berriro ekin zion, espetxeratu zutenean. Arantzabalen ustez, zailena hori izan da, kartzelan zegoen bitartean dokumentatu eta idaztea. Izan ere, kanpotik fotokopiatutako idatziak jasotzea debekatuta dago.

Muntaketa Bergarako gaztetxean auzolanean egingo dute, geroago Gasteizko Irrintzi inprimategian inprimatzeko. Bi arrazoirengatik erabaki dute hala egitea. Batetik, merkeagoa delako, eta bestetik, Bergarako herriak Angiolillorekin zorra duela uste dutelako eta, horregatik, egokia iruditu zaielako auzolanean egitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anarkismoa
2023-01-31 | Gedar
102 egun daramatza gose greban Alfredo Cospito preso politiko anarkistak, Sardinian

Jasaten ari den isolamendu-erregimena salatzeko ekin zion gose grebari Cospitok. Erroman, presoarekin elkartasunez, protestak izan ziren larunbatean, eta 40 pertsona atxilotu zituzten polizia-indarrek.


Lola Iturberen eskola

Bartzelona, 1902ko  abuztuaren 1a. Lola Iturbe Arizcuren anarkista eta feminista aitzindaria jaio zen. CNTko kidea eta Mujeres Libres erakundeko sortzaileetako bat, 1936ko Espainiako Gerra amaitzean Frantziara alde egin zuen eta han Erresistentzian parte hartu zuen. Franco... [+]


2022-06-12 | Julen Azpitarte
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]


Indarkeria matxista. Zer egin erasoa gauzatu duten pertsonekin?
Eraso matxisten kudeaketari buruzko hausnarketak, begirada anarkistatik

Poltsatik objektuak atera ahala, hitzaldira gerturatutako pertsonen begirada arretatsuaren pean ari da horiek kokatzen hizlarietako bat. Ur botila eta mukizapi pakete bat bazter batean, eta parez pare, distantzia dezentera, fruitu lehor poltsa eta hortzetako eskuila. Erdian,... [+]


Bakunin Batailoia; apaizez jantzita gizarte amurrioar fededuna astindu zuten miliziano anarkistak

Sergio Balchada Outeiralek liburua argitaratu du Gerra Zibilean alde errepublikarrean borrokatu zuten galiziarrei buruz. Horietako asko Amurrion egon ziren, Bakunin Batailoian. Bere presentziak amurrioarren arreta erakarri zuen, praktikatzen zuten ateismoak talka egiten baitzuen... [+]


Eguneraketa berriak daude