"Zorionez, pixkanaka idazleen artean geroz eta lan gehiago daude ETAren inguruan, dozenatik gora aipa genitzake une honetan. Uste dut urteen pilaketa eta gaiarekiko nekea izan zela arrazoia (ETAren gaiarekin ez ausartzeko) nire kasuan. Belaunaldi bati bakarrik ez, hurrengoari eragiten dio, eta ikusten da orain etengo balitz ere hurrengoari eragingo liokeela, zoritxarrez. Liburuen bidez ezer gutxi egin daiteke, baina gutxienez lekukotasuna utzi bai". (2006/10/16, 158. zenbakia)