Benedikto XVI. Aita Santuak dimititu egingo du, Ansa Italiako berri agentziak jakitera eman duenez. Reuters-ek aipatutako komunikatuan, Aita Santuak dio bere adinagatik ez duela indarrik karguan jarraitzeko. 85 urte ditu eta Eliza Katolikoaren figura gorena da 2005. urteaz geroztik.
Joseph Ratzingerrek adierazi du otsailaren 28an utziko duela kargua.
Karguari uko egin zion azken Aita Santua Gregorio XII izan zen, 1415. urtean utzi zuen veneziarra, hil baino bi urte lehenago. 1032an hautatu zuten Benedicto IX-ek ere dimititu egin zuen.