Aita Santuak barkamena eskatu du “jainkoaren izenean” Amerikan egindako sarraskiengatik

  • Frantzisko Aita Santuak Boliviako Santa Kruz hirira ostegunean egindako bisitan esan du “xumeki” barkamena eskatzen duela Amerikan herri indigenen aurka egindako suntsiketengatik.


2015eko uztailaren 10an - 13:16
Frantzisko Aita Santua Santa Cruzera (Bolivia) egindako bisitan (Argazkia: La Prensa)

“Jainkoaren izenean” indigenen aurkako bekatu asko egin direla esan du Frantziskok. Bere aurreko Aita Santuez gain, CELAMek ere (Latinoamerikako Apezpiku Kontseiluak) Amerikaren aurkako sarraskiak egin zirela onartu du.

Vatikanoak eta Evo Moralesen (Boliviako presidentea) gobernuak antolatutako ekitaldian, apezpikua “sinisdunei eta ez sinisdunei” zuzendu zaie, baita “Jesusen mezua predikatzen duten gotzain, apaiz eta laikoei” ere.

5000 pertsona inguru bildu diren ekitaldian aldaketa klimatikoaren kontra azaldu zen Frantzisko Aita Santua. “Jainkoaren izenean” amalurra defenda dezatela eskatu die, gizateriaren etorkizuna ez baitago elite handien eskumenetan, baizik eta herrien eta beraien antolatze ahalmenaren esku.

Ez da lehen aldia Aita Santuak Hego Amerikan eliza katolikoak egindako sarraskiengatik barkamena eskatzen duela: 1992an, Amerikako konkistaren 500. urteurrenean, Juan Paulo II.ak eliza katolikoaren izenean modu “sotilean” barkamena eskatu zuen, bere arbasoek jasandako oinazengatik. Juan Paulo berak, 2001. urtean barkamen hitzak izan zituen misiolariak Ozeaniako herri indigenen aurka egindako suntsiketengatik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Vatikano Hiria
Partenoiko marmolen bideak

Joan den martxoaren 24an, Partenoiko frisoko eskulturen hiru zati Atenasera itzuli dituzte, zehazki hiru buru: haur batena, zaldi batena eta gizon batena.


Sexu abusuak Elizan
Botere harremanen borreroak eta gatibuak

Eliza Katolikoaren barruan izandako sexu abusu eta pederastia kasuek hedabideetako orrialde ugari bete dituzte, The Boston Globe egunkariak duela bi hamarkada, 2003an, Pulitzer saria jaso zuenetik, Bostongo artzapezpikuaren abusuak azaleratzeko egindako lanagatik. Baina biktimek... [+]


2021-01-22 | ARGIA
Vatikanoko Bankuko presidente ohiari bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri diote iruzurragatik

2001 eta 2008 artean egindako higiezin-operazioen ondorioz milioika euro legez kanpo lortu izana leporatu diote Vaticanoko bankuko buru ohiari. Zehazki, Erroma, Milan eta Genovako 29 eraikin salerosketagatik 70 miloi euro legez kanpo irabazteagatik, 9 bederatzi urteko... [+]


2020-10-25 | Juan Mari Arregi
Aita Santuaren inkoherentziak

Frantzisko Aita Santuak, toki askotan hain errespetatua den Eliza Katolikoaren buruak, mundu guztiari zuzendutako gutuna argitaratu du: Fratelli tutti (“Anaiak denok”).


Alemaniako 500dik gora haurrek jasandako erasoek Vatikanoa ere zipriztindu dute

Elizak aginduta 2015ean martxan jarritako ikerketa argitaratu dute asteartean Alemanian. 1945 eta 1990 bitartean 547 umek tratu txar fisikoak jasan zituztela adierazten du, eta horietatik 67k sexu erasoak, bortxaketak tarteko, El País hedabidean irakur daitekeenez.


Eguneraketa berriak daude