Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEk adierazi du guztiak, emakume haurdunak eta adingabeak barne, "osasuntsu eta salbu" daudela. Bestalde, Italiak Civitavecchiako portuan lehorreratzeko baimena eman dio Aita Mariri.
Aita Mari ontziak Mediterraneoan ontzi txiki batean zihoazen 31 pertsona erreskatatu ditu asteazkenean. Ontziaren lehen erreskatea da, duela egun batzuk Vinaròs portutik atera ondoren.
2017an Itsas Salbamendu Humanitarioa Gobernuz Kanpoko Erakundeak Aita Mari Maydayterraneo proiektua jarri zuen martxan. Boluntarioen eta elkarteen finantzaketari esker, Aita Mari erreskate-ontzia ekarri zuten, Mediterraneo erdialdeko uretan erreskate-misioak egiteko.
Erakundeak jakinarazi duenez, Aita Mari ontziak "tamaina txikiko eta ezegonkorreko egur" egitura bat ikusi zuen eta bertan "urduri keinuak egiten eta laguntza eskatzen" zuten 31 pertsona zeuden. Segurtasun-ekiporik ez zutenez, biziak galtzeko "arrisku larria" zegoela adierazi du salbamendu-ontziko tripulazioak. Pertsona guztiak "osasuntsu eta salbu" daude.
Laguntza eman dieten pertsonen artean, besteak beste hamaika emakume (horietatik hiru haurdun), hamar haur eta 3 hilabeteko haur bat zihoazen, Boli Kostatik, Senegaletik eta Gineatik etorritakoak.
Italiak Civitavecchiako portuan, Erromatik gertu, lehorreratzeko baimena eman dio Aita Mariri, ontzia dagoen lekutik bi egun ingurura. Itsas Salbamendu Humanitarioak gogorarazi du itsasoan giza bizitza segurtatzeko nazioarteko hitzarmenak jasotzen duela, erreskate-kasuetan ontziak daraman bidetik gertuen dagoen portura eman behar dela, eta Italiak "modu sistematikoan" urratzen duela. Horrek migrazio-bidean hilabeteak edo urteak daramatzatenen sufrimendua areagotzen duela adierazi du.
https://twitter.com/maydayterraneo/status/1625996402277883908?s=20 https://twitter.com/maydayterraneo/status/1625996402277883908?s=20
https://twitter.cm/maydayterraneo/status/1625996402277883908?s=20
#Aitamari rescata 31 personas hacinadas en un pequeño bote de madera en grave riesgo. Entre ellas, mujeres embarazadas, niños y bebes de pocos meses. ¡¡Todas ellas se encuentran a bordo sanas y salvas!! ? https://t.co/TBkOndvyZl ? @XimenaBorrazas pic.twitter.com/W7CHvTGJz1
— maydayterraneo (@maydayterraneo) February 15, 2023