argia.eus
INPRIMATU
Aita Donostia Musika Astea gaur abiatuko da
2006ko ekainaren 12a

Aita Donostia Musika Astea gaur bertan abiatuko da, musikagilea hil zela 50 urte bete direnean. Larunbatera bitartean, emanaldi ugari eskainiko dituzte, gehienak Kaputxinoen elizan. Aita Donostia abesbatza, Musikeneko ikasleak, Ana Salaberria, Ainhoa Zubillaga, Jesus G. Arejula eta Almudena Ortega abeslariak eta Asturiasko Abesbatza Polifonikoa arituko dira, besteak beste.