argia.eus
INPRIMATU
“Badirudi mugimendu eskuindarretako eta ultraeskuindarretako gazteentzat bakarrik dagoela lekua eliz erakundean”
  • Urte bete da Joxe Arregi frantziskotarrak fraidetza uztea erabaki zuenetik. EHUko udako ikastaroetan Vatikanoaren II Kontzilioaz hitz egin du, eta horren harira elkarrizketa egin dio Berriak. Aita Santuaren etorreraren aurrean, eliza eredu berri batekin amesten du Arregik.

2011ko abuztuaren 11
Joxe Arregi, Argiari eskainitako elkarrizketa batean

"Madrilgo bilkura erraldoi horren antolatzaileei entzunda, autoafirmazio bat dela iruditzen zait batik bat. 'Hemen gaude gu', esan nahi dute".

(...)

"[Aita Santuak] Gaurko injustizia ekonomiko ikaragarriak, finantza sistema, espekulatzaile handiak ahopean aipatuko ditu, aipatuz gero, eta sinesgabetasuna, egiaren erlatibismoa, pluralismo erlijiosoa, abortua, eutanasia, famili ereduaren aldaketak eta horrelakoak salatuko ditu. Lastima da."

(...)

"Badirudi mugimendu eskuindarretako eta ultraeskuindarretako gazteentzat bakarrik dagoela lekua eliz erakundean, seminarioetan... Madrilen ez da besterik ikusiko. Elizarik kontserbadoreeneko gazterik kontserbadoreenak. Zein urrun dagoen Jesusen mugimendu espiritual eta politiko iraultzaile, ireki, bakezale hartatik".