Aireko kutsadura gutxitzeko lege-proiektu urardotua onartu du Europako Parlamentuak

  • Atmosferara jaurtitzen diren kutsatzaile nagusien mugak zorrozteko lege-proiektua onartu du Eurolegebiltzarraren osoko bilkurak, azaroaren 23an Estrasburgon egindako saioan. Hala ere, onartutako proposamena hasiera batean Europako Batzordeak egindakoa baino ahulagoa da. Aireko kutsadurari buruz “behingoz” araudi ausarta ezartzeko aukera galdu da, proiektua gaitzetsu dutenen aburuz. Testuak 499 aldeko boto jaso du, eta 177 aurkako.


2016ko azaroaren 24an - 13:34
Garraioaren sektorea da aireko kutsaduraren erantzule nagusietako bat (Arg.: earthtimes.org)

Onartutako dokumentuak zenbait kutsatzaileren emisioetarako muga baxuagoak ezartzen ditu 2030erako. Europako Kontseiluaren (estatu kideetako gobernuek osatua) onespena beharko da orain, baina ez da oztopo handirik espero alde horretatik, kutsatzaile kopuruei ipinitako langa berriak dagoeneko informalki adostuak izan baitira Kontseiluarekin.

Europako Legebiltzarraren arabera, proposatutako murrizketek kutsadura atmosferikoa europarren osasunarengan duen eragina %50 gutxituko dute 2030era bitartean. Haatik, Parlamentuko zenbait talderen ustez lege proiektua ez da behar bezain handinahia. Kontuan hartu behar da aireko kutsadurak urtero 400.000 heriotza goiztiar eta ehunka milioi euroko kosteak eragiten dituela (2010eko datu ofizialak).

Dokumentuari kritikatu zaizkion gabezien artean, aipatzekoa da ez dituela emisioen mugak bateratzen Osasunaren Munduko Erakundeak segurutzat jotzen dituen balioekin. Beraz, gehienezko isurketek, mugatu arren, balio horien gainetik egoten segituko dute substantzia gehienen kasuan. OMEk dioenaren eta europar legediak ezartzen duenaren arteko alde hori maiz kritikatu dute ekologistek eta gizarte zibileko beste elkarte batzuek.

Bestalde, onartu berri den testuaren puntu batek dio EBk konpromisoa hartuko duela diesel autoen emisioen neurketetan atzemandako irregulartasunak konpontzeko. Irailean Transport & Environment GKEak argitaratutako txosten baten arabera, automobil marka guztiek aise gainditzen dute legediak ezarritako muga hainbat substantziaren emisioei dagokienez, kasu batzuetan kopuruak biderkatzeraino.            


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Airearen kalitatea
Ibilgailuen isurien mugak malgutu dituzte Europar Batasunean, automobilgintza industriari laguntzeko

Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.


Ortuellan hondakin arriskutsu eta kutsatzaileen instalazioa salatu du 'Ortuellan Sader Ez' plataformak

Ortuellako udalerria herritarren mobilizazio baten lekuko izan ziren atzo, Barguilla auzoan, Sader enpresaren instalazioa berria jartzeko proiektuaren aurka. Ortuellan Sader Ez auzo-plataformak deitutako manifestazio honetan, Ekologistak Martxanek ere laguntzen duena, fabrika... [+]


2021-10-07 | Jakoba Errekondo
Marrubien ontasuna, bizitzak bizitza dakar

Aspaldi ez bezala gure etxean marrubiak (Fragaria x ananassa) jan eta jan ari gara udazkenaren sarrera ospakizun hauetan. Ez da gertaera makala, izan ere udazkena da marrubidian lanerako sasoi nagusia. Marrubidia osatu eta gaztetu edo erabat berritzeko landaketak orain egin ohi... [+]


2021-09-22 | ARGIA
OMEk jaitsi egin ditu orain arte segurutzat jotako kutsadura mailak

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) airearen kalitateari buruzko gomendio berriak argitaratu ditu asteazken honetan, 2005az geroztik zituenak baino zorrotzagoak, kutsadurak mundu osoan eragiten dituen urteko zazpi milioi heriotzak geldiarazteko asmoz.


Erandioko airea, Madrilekoa edo Bartzelonakoa baino kutsatuagoa

Aire Zaintzaileak ekimenak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Espainiako Estatuan neurtu dituzten 28 udalerrietatik Erandio da aire kutsatuena duena, Madril edo Bartzelonaren aurretik. Ikerketa antolatu duten elkarteetako bozeramaileek azaldu dutenez, harrituta daude emaitza... [+]


Eguneraketa berriak daude