Aire kutsadurak ugalkortasunari eragiten diola ondorioztatu dute

  • Hainbat ikerkelani eginiko berrikusketa batek aire kutsadurak espermaren kalitateari eragiten diola ondorioztatu du, baita abortuak izateko arriskua handitzen duela ere. Bartzelonako Hospital del Mar erietxeko medikuek eta bertako ikerketa zentroak (IMIM) eginiko berrikusketaren emaitzak dira El País egunkariak jaso duenez.


2016ko urriaren 18an - 09:28
Almaty hiria, Kazakhstanen, aire kutsatuz inguratua. (Arg.: Igors Jefimovs CC by)

Munduko Osasun Erakundeak kutsadurak arnas gaixotasunak izateko arriskua handitzen duela onartua du. Emaitza berri hauei esker, arnas aparatuari ez ezik, emakume eta gizonen ugalkortasunari ere eragiten diela frogatu da.

Lehen berrikusketan ikerketa taldeak hainbat elementu kutsakor aztertu zituen: PM partikulak, nitrogeno dioxidoa, karbono monoxidoa eta sulfuro dioxidoa. PM partikulek lagundutako ugalketa bidezko haurdunaldietan abortuak jasateko aukera handitzen dutela ondorioztatu da. Partikula horiek airean daude solido edo likido egoeran eta arnasaren bidez barneratzen dira. AEBetan eta Txekiar Errepublikan eginiko ikerketek ere antzeko emaitzak izan dituzte.

Abortu gehiago, espermatozoide gutxiago
Nitrogeno dioxidoak ugalketa natural zein in vitro ernalketetan abortuak izateko aukera areagotzen du. Erregai fosilen konbustiotik sortutako sulfuro dioxidoak eta karbono monoxidoak, , ere abortu tasa areagotzen dute.

Taldeak eginiko bigarren berrikusketa gizonen ingurukoa izan zen. Hamazazpi ikerketa berrikusi ondoren, pazienteen espermatozoide kantitatea eta kalitatea baxuagoak direla ikusi dute. Hala ere, ikertzaileen arabera, obulu gazte bat espermatozoideak dituen arazoak konpontzeko gai da.

Ikertzaile talde hau Europako ESCAPE —European Study of Cohorts for Air Pollution Effects— proiektuaren parte da, epe luzera osasunean kutsadurak izan ditzakeen eraginak aztertzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Airearen kalitatea
Ibilgailuen isurien mugak malgutu dituzte Europar Batasunean, automobilgintza industriari laguntzeko

Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.


Ortuellan hondakin arriskutsu eta kutsatzaileen instalazioa salatu du 'Ortuellan Sader Ez' plataformak

Ortuellako udalerria herritarren mobilizazio baten lekuko izan ziren atzo, Barguilla auzoan, Sader enpresaren instalazioa berria jartzeko proiektuaren aurka. Ortuellan Sader Ez auzo-plataformak deitutako manifestazio honetan, Ekologistak Martxanek ere laguntzen duena, fabrika... [+]


2021-10-07 | Jakoba Errekondo
Marrubien ontasuna, bizitzak bizitza dakar

Aspaldi ez bezala gure etxean marrubiak (Fragaria x ananassa) jan eta jan ari gara udazkenaren sarrera ospakizun hauetan. Ez da gertaera makala, izan ere udazkena da marrubidian lanerako sasoi nagusia. Marrubidia osatu eta gaztetu edo erabat berritzeko landaketak orain egin ohi... [+]


2021-09-22 | ARGIA
OMEk jaitsi egin ditu orain arte segurutzat jotako kutsadura mailak

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) airearen kalitateari buruzko gomendio berriak argitaratu ditu asteazken honetan, 2005az geroztik zituenak baino zorrotzagoak, kutsadurak mundu osoan eragiten dituen urteko zazpi milioi heriotzak geldiarazteko asmoz.


Erandioko airea, Madrilekoa edo Bartzelonakoa baino kutsatuagoa

Aire Zaintzaileak ekimenak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Espainiako Estatuan neurtu dituzten 28 udalerrietatik Erandio da aire kutsatuena duena, Madril edo Bartzelonaren aurretik. Ikerketa antolatu duten elkarteetako bozeramaileek azaldu dutenez, harrituta daude emaitza... [+]


Eguneraketa berriak daude