Berriki danik irakurtzen ahal da bide bazterretan Ekipamenduko [errepideen artapeneko] arduradunek ezarria duten abisua berri eta bakana : “Belar gutiago motz: natura eta segurtasuna hobeki gerizatzeko”.
Pentsatzen ahal da ez direla ondoko urtetan orain arte bezainbat ibiliko trakturrekin bide bazter garbitzen. Eta gutarik nork edo nork ere pentsa dezake usuago garbitu beharko zituztela bide sahetseko pezoinak, ez baitute baitezpada lan gaitza oraiko traktur eta mekanikekin!
Halaere, belar gutiago motz dion abisuak, aro berria heldu dela jakinarazten dauku. Eta laborari asko frangotan durduzatzen bada naturaren errespetua aipatzen denean, horra hor laborari eta bestelako herritar guziei keinu berezia.
Baditaike bide bazterreko belar larrien artean badela asmatzen ez dugun naturaren bizia, zernahi mamutxa eta zonbat nahi landare desberdin. Hain segur, hauk oro gutti dira errebidearen ke kaltekorraren ordainean, baina hats berezi bat ekartzen dukete bizirik segitzen duten bide bazter horiek.
Segurtasunak ez dakigu xuxen zer irabazten duen bide bazterretako belarrak gutiago moztuz. Baliteke bide hertsietan hobeki ikusten dela hegia, eta beraz laguntzen ahal duela bidetik ibiltzen?
Gastu gutiago segurik izanen da belarra bakanago moztuz bide bazterretan. Badu zenbait urte gutiago entzuten dela petrolaren gastuaren arrangura, bapatean betikoa agertu balitz bezala nunbaiteko harpe zilotik. Alta, nahi ala ez, mugatua da gure tresna eta otoen erregaia. Noizbait sartuko dira balentriak, berriz oroituko baikira goiz edo berant xuhurkiago ibiltzen ikasi beharko dugula!
Eta Ekipamendukoen abisuak deitzen gaitu laborariak ere. Bidearen betea hartzen duten tresnak dauzkagu batzu eta bestek, erregai gorria merkeago izanik ere, urrupa itsusia daukatela bidean ala lanean gure trakturrek.
Aintzindu gaituzte ekipamendukoek. Utzia dute bide bazterren garbi atxikitzeko pozoin hedatzea: erretzen ziren belarrak, kalitzen mamutza eta bare kurkuilak, kutsatzen luzarako lurrak eta urak. Bakanduko dituzte orain trakturreko besoarekin harat hunatak…
Jarriko dira herritarrak bide bazter nasaiagoari. Oinutsik ez gira ibiliko belar zirgil horien artetik suge biribilkatuei gorputza lehertzeko beldurrez!
Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]
Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]
Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]
Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.
Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.