argia.eus
INPRIMATU
Ainhoa Alberdi: “Kaleak beste magia bat du, publikoa antzezlanaren barruan harrapatuta sentitzen da”

2007ko uztailaren 11

"Ematen ditudan antzerki eskoletan gorputz adierazpena lantzen dugu. Ez dut testu bat hartzen antzerkia lantzeko (...) Ez, ez da antzerki terapia (...) Terapiara bideratuz gero, terapia da helburua. Baina gorputz espresioaren tailer hori antzerkira bideratzen dugu, azken helburua publiko bati eskaintzea da. Terapian ez da hori egiten. Banaketa hori gero eta garbiago ikusten dut. Antzerkia terapia ere bada neurri batean, ze antzerkia lantzean pertsonak bere barrura begiratzen du eta barrukoak kanporatzen edo horri buelta ematen ikasten du. Baina antzerkia beti publiko bati eskainiko zaio eta hori antzezleek garbi eduki behar dute". (2007/07/06-13, 402. zenbakia)