argia.eus
INPRIMATU
Aimar Karrika nagusitu da lehenengo final-laurdenean

2009ko otsailaren 02a

Aimar Karrikak irabazi zuen larunbatean Auritzen jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo final-laurdena. Karrika zuzenean sailkatu da finalerdietarako, baita ostiraleko saioan bigarren geratu zen Jon Berberena ere. Datorren asteburuan izango dira hurrengo bi final-laurdenak, 7an Igantzin eta 8an Betelun.