Aiaraldeko industria-lanpostuak kolokan, hainbat enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu ondoren

  • Hartzekoduden lehiaketan daude Artziniegako CEL eta Laudioko Gometegui enpresak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 15an - 09:31
Tubos Reunidoseko langile bat, fabrikaren sarrerako zubitik trenbidera begira (argazkia: Aiaraldea).

Egoera nahasia bizi dute eskualdeko hainbat enpresatan. Ehunka beharginen lanpostuak daude jokoan, eta ziurgabetasun handia dago oro har.

Argi ikus daiteke hori Tubos Reunidosen kasuan. Hainbat neurri iragarri ditu enpresako zuzendaritzak, 300 milioi euro baino gehiagoko zorra murrizteko. Enpresa batzordeko kideek salatu dute enplegua suntsitzea dela administrazio kontseiluaren plana. Joan den astelehenean bildu ziren zuzendaritza eta langileen ordezkariak, eta azken hauek ez ziren pozik atera bileratik. "Tramite hutsa izan zen, erabakiak hartuak dituzte jada", adierazi dute beharginek, eta nabarmendu dute 30 lanpostu suntsitu dituztela jada.

Tubos Reunidos-en 30 lanpostu suntsitu dituzte jada eta askoz gehiago daude lanik gabe geratzeko arriskuan

Hala ere, askoz jende gehiago dago lanik gabe geratzeko arriskuan, sindikatuetako ordezkarien ustetan. "170 pertsona daude aldi baterako langile gisa. Ezingo dituzte guztiak kolpe bakarrean bota, baina enpresaren asmoa da 20-30 inguru soilik geratzea. Gainontzekoak lanik gabe utziko dituzte, gurekin zazpi urte ikasten eta prestaketa jasotzen egon eta gero".

Postu finko gabeko beste 60-70 pertsona ere botako dituztela aurreikusten du langile batzordeak. "Azpi-kontratatutako hainbat zerbitzuetako (garbiketa, adibidez) arduradunak kaleratuko dituzte. Enpresa barruko langileek euren gain hartu beharko dituzte lan horiek".

"Kudeaketa txarra"

Petrolioaren krisia da, zuzendaritzaren aburuz, enpresaren egoera txarraren kausa. Baina arrazoi nagusia beste bat dela uste dute langileen ordezkariek: zuzendaritzaren kudeaketa kaltegarria. Administrazio kontseiluak azken urteetan eginiko hainbat ekintza aipatu dituzte: 2007. urtean 170 milioi euroko mailegua eskatu zuten akziodunen artean banatzeko. Almesa enpresa 25 milioi eurorengatik erosi zuten 2010ean, aurten 2,7 milioi euroren truke saltzeko.

CEL eta Gometegui

Tubos Reunidos ez da arazo zirimola batean murgilduta dagoen bakarra. Larria da baita ere Artziniegako Cel Technologies & Systems paper fabrikaren egoera. Lantegiaren zati bat hartzekodunen lehiaketan dago, enpresak Gueñes eta Zallan dituen instalazioekin batera.

Hartzekodunen lehiaketan dago baita ere Gometegui. Banketxeekin 13 milioi euroko zorra dauka, eta arazo larriak ditu finantzaketa lortzeko. Bere bi bezero nagusienak zirenek utzi egin diote eskaerak egiteari, eta enpresak geroz eta zailagoa du kreditua eskuratzea, Banco Popularren bidez lortzen baitzuen finantzaketa gehiena, eta banku hori ere hartzekodunen lehiaketan dago gaur egun.

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Eguneraketa berriak daude