argia.eus
INPRIMATU
Aiaraldea Komunikabideko kazetari bati eraso egin dio desokupazio enpresa batek, Luiaondon etxe bat legez kanpo husten saiatzen ari zirenean
  • Aiaraldea Komunikabideko kazetari bati mugikorra bota, eskua zapaldu eta mehatxuak egin dizkiote desokupazio enpresako kideek.

Aiaraldea @aiaraldea 2025eko urriaren 09a
Aiaraldea

Desokupazio enpresa bat (Desokupaciónlegal.com gisa izendatutakoa) bertaratu da gaur Luiaondora, etxe bat legez kanpo husteko asmoarekin. Lekukoek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, enpresako kideak indarrez sartu dira etxera eta barruan zeuden pertsonak kanporatu dituzte. 

Aiaraldea Komunikabideko kazetari bat bertaratu da gertaeraren berri ematera. Irudiak grabatzen zegoela, desokupazio enpresako kideek mugikorra bota, eskua zapaldu eta mehatxuak bota dizkiote. Kazetariak enpresako kideak salatu ditu Laudioko komisaldegian gertaera horregatik. 

Ertzaintza eta Laudioko Udaltzaingoa bertaratu dira tokira. Aiaraldea Komunikabidea Ertzaintzarekin jarri da harremanetan gaiaz galdetzeko. Poliziak baieztatu du desokupazio enpresa bat egon dela Luiaondon, baina gaineratu du operazioak irekita jarraitzen duela eta ezin dutela informazio gehiago eman.  

Albistea eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.