Aiaraldea Herri Elkargoa: eskualdeko energia batu nahian

  • Aiaraldea Komunikazio Leihoak egitasmo berri bati heldu dio: Aiaraldea Herri Elkargoa osatzea eskualdeko norbanako, elkarte, saltoki eta enpresekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2014ko maiatzaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Argia emango duten entitateak elkargora bilduko ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak, izpiak emateko prest daudenak, energia berriak bildu eta birsortzeko euskararen eta komunitatearen mesedetan".

Elkargoa elkartasun espazio bat izango da, kide direnen garapena eta ongizatea sustatuko duena euskaraz egituratzen den komunitatea indartzeko eta euskararen erabilera soziala handitzeko.

Egitasmoaren lehenengo urratsa Elkargoan 1.000 lagunen energia batzea izango da. Partaide izateko bi modu daude, diru-ekarpen bat egin, edo denbora ekarpen bat egitea.

Informazio gehiago:

Egitasmoari buruzko berri gehiago elkargoa.aiaraldea.com web-gunean topatuko duzue.

Iturria: Aiaraldea.com, CC-by-sa. Jatorrizko albistea hemen irakur dezakezu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Araba
2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
Marta Barba Gassó:
"Tomate hidroponikoa lur faltagatik jarri da eta lur falta monolaborantzaren ondorio da"

Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Eli Pagolarekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude... [+]


Araban EH Bildu garaile lehenbiziko aldiz

EH Bilduk bi legebiltzarkide irabazi ditu 2020ko hauteskundeekin alderatuta, eta beste horrenbeste galdu ditu EAJk. PSEk zituen laurak mantendu ditu eta PPk bat irabazi. Voxek eta Sumarrek bana lortu dituzte, eta Podemosek ez du ordezkaritzarik eskuratu.


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude