2017 amaieran garraio azpiegitura erraldoiaren zati horiek definituta eta esleituta edukitzea eskatuko diote Espainiako Gobernuari Tapia sailburuak eta hiriburuetako alkateek.
Abiadura handiko obrak iragarri dituzte EAJren menpe dauden administrazioek, AHTri oraindik geratzen zaizkion zatiak amaitzeko. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburua eta Eneko Goia, Gorka Urtaran eta Juan Maria Aburto Donostia, Gasteiz eta Bilboko alkateak Euskal Y-az hitz egiteko bildu dira, Espainiako Sustapen ministro berriak, Iñigo de la Sernak, lan horien inguruan izandako jarrera aldaketaren ondoren.
De la Sernak kontratu berriak esleitzeko konpromisoa hartu du, eta arrazoi ekonomikoengatik orain arte geldirik zeuden zenbait zati eta proiekturi ekiteko atea zabaldu du. Hala, Azpiegituretarako sailburuak eta alkateak ministroarekin bildu nahi dute, hiriburuetako sarbideak 2017a baino lehen “definituta” gera daitezen.
Eusko Jaurlaritzak aspaldi jo du ezinezkotzat hitz emanda bezala AHT 2019an amaitzea, baina galdutako denboraren zati bat berreskuratu nahi du egoera berria baliatuta, eta eskatu du Bergarako lotunea eta hiriburuetako sarbideen lan erritmoak “parekatzea”. Horretarako egitasmoa “ahalik eta azkarren” lotu nahi dute Espainiako Gobernuarekin.
Gain-kostua eta presa: bi osagai lan baldintzak kaskartzeko
AHTren lanek egun 263 milioi euroko gain-kostua dute (Eldiarionorte.es-ek egindako kalkuluaren arabera) eta guztira 1.800 milioi eurotik gora gastatzea dago aurreikusita. Bergarako lotuneko zatietan enpresek oso beherantz jo zuten esleipenerako lehiaketan aurkezturiko aurrekontua, baina gero “arrazoi teknikoak” medio kostua asko igo zuten, ondorioz Espainiako Gobernuak gelditu egin zituen obrak. Orain, berriz ere martxan jarriko ditu beste kontratu baten bidez.
Obretako kostuetan gorabehera handiak eta lanak amaitzeko presa; AHTren lanei eragingo dien osagai garrantzitsuak bihurtu dira biak. ELA sindikatuak behin baina gehiagotan salatu izan du auzitegietan trenbidea egiten ari diren langileek jasaten dituzten lan baldintza eskasak, erritmo “esajeratu” eta gehiegizko lan-orduekin, kasu askotan egunean 12 ordutik gorakoak. AHTko obretan gutxienez zazpi lagun hil dira lan-istripuz.
Espainiako Estatuko Ogasun ministro Cristóbal Montorok aurkeztutako aurrekontuen arabera, Nafarroari dagokion inbertsioan %78 AHTri eta Esako urtegiari bideratuko dio Espainiako Estatuak.
“Lautadako hautesle errolda 9.000 pertsonakoa izanda, 7.000 alegazio baino gehiago aurkeztea da egin daitekeen demokrazia ariketarik handiena”, adierazi dio “AHTrik EZ Lautada” Plataformak Arabako Diputatu Nagusiari.
Ingurumenaren aldeko eta alferrikako azpiegitura handien kontrako borroketan ezaguna den Sustrai fundazioak jakinarazi du planto egingo diola Nafarroako Legebiltzarraren Mugikortasun batzordeak bilerarako egindako deiari. Berrikitan Madrilen 2.852 alegazio entregatu zituen Sakanan AHTarentzako egin nahi duten bide berriaren kontra.
Italiako Gobernuak zilegitasuna eman dio NoTAV kanpainari, argitaratu berri duen txosten baten arabera. Onartu du abiadura handiko trena ez dela beharrezkoa egun lurraldearen ezaugarriak kontuan izanda. Hala ere, proiektuak aurrera jarraituko du.
AHTko langileen testigantzak eta prekarietate kasu zehatzak aurkezteaz gain, lan honek eraikuntzaren arloko gaur egungo egoeraren argazki orokorra ere ematen du.
Sustapen ministro Iñigo De la Sernak atzo esan zuen Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) korridorea 2023rako egina egonen dela. Data hori “handinahia” dela aitortu zuen ministroak berak.
AHTn eta beste zenbait obra publikotan dabiltzan langileen egoeraz azkenaldian zabaldu den kezka Eusko Legebiltzarrera eraman du ELAk. Igor San Jose eta Luis Fernandez sindikatuko kideak Lana eta Justizia batzordean izan dira, EH Bilduk gonbidatuta, eta azaldu dute eraikuntza arloko lan hitzarmenak “sistematikoki” urratzen direla.
Iñigo Urkullu lehendakariak egindako bisita baliatuz, Añanako zenbait kontzeju eta AHTrik Ez Lautada Plataforma bildu ziren atzo Ribabellosan (Araba), AHTren proiektuaren aurkako elkarretaratze zaratatsu batean. Ez zen tentsiorik egon, baina Ertzaintza kontzentratutakoen eta ordezkari instituzionalen artean jarri zen une batean.
Bordele eta Hendaiaren arteko AHTren proiektuak 25 urte bete ditu. “Ondo bidean”, Iparralderako proiektuak bat egin behar zukeen Hegoalderako AHTrekin. Alta bada, proiektua baztertua omen dago. SNCFk bere ibilbidean etxeak egiteko baimena eman izanak baieztatu du uste hori.
Igor San Jose ELAko Gipuzkoako Eraikuntzako arduradunarekin hitz egin du Hala Bedi irratiko A todo gas saioak. Askotan hitz egin da AHT eta errauskailuaren inguruan irratsaioan, baina oraingoan lan harremanen perspektibatik egin dute.