AHTren aurkako bizikleta martxa Gasteizera bidean da

  • Mugituk antolatzen duen AHTaren aurkako II.Bizikleta Martxa desobeditzailea larunbatean hasi da Kastejonen. Asteburuan zehar Faltzes, Olite eta Tafalla igaro ostean astelehenean Garinoainera iritsi da.


2015eko uztailaren 27an - 12:37
AHTaren aurka Mugituk antolatu duen III.bizikleta martxa Gasteizera bidean da (Argazkia: Mugitu)

Larunbatean protestan parte-hartzen duten lagunek, Nafarroako AHTaren lehen tartea bidegorri bezala margotu dute, zati honi eman dakioken erabilera egokiena dela iritzita. Antolatzaileek diotenez  proiektu “suntsitzaile” eta baliabide publikoen  “xahutze”  hori alde batera utzi behar da.

Igandean Falzesetik irten eta Erriberatik igaro ondoren Tafallan hartu dute ostatu. Bertan artista batek egindako monolitoa inauguratu dute.

Astelehenean martxa Garinoainen izan da.

Asteartean, Iruñea zeharkatuko du eta abuztuaren 1ean zortzi egun igaro ostean AHTaren aurkako bizikleta martxa Gasteizen amaituko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude