AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatiko 440 milioiak premia sozialetarako erabiltzea eskatu dute

  • Donostiako eta Oarsoaldeko AHTren aurkako taldeen ekimenez, AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektuari alegazioak jarriko dizkiote eta horretarako, sinadurak biltzen ari dira udalerri kaltetuetan. Apirilaren 13an kontzentrazioa egingo dute Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak Donostiako Pio XII plazan duen egoitzaren aurrean.


2015eko apirilaren 10an - 11:10
AHTren Oiartzungo zatiaren irudia. (Irudia: euskalyvasca.com).

AHTren erokeria gelditu! lemapean, alegazioen aurkezpen kolektiboa egingo dute kontzentrazioekin batera. Egitasmoak “lurraldeari eraso egiten diola” argudiatu dute. Tarte horren 440 milioi euroko kostua aintzat hartuz, premia sozialei lehentasuna ematea ere aldarrikatuko dute.

Zati horren tramitazioa bertan behera utzi eta AHTren lanak geldiarazteko eskatuko dute, “makro-proiektu honek lurraldean eta gizarte ereduan dituen eraginak kontuan hartuta”. Herritarren artean eztabaida eta erabakitzeko prozesu parte-hartzailea martxan jartzea nahi dute kontzentraziora deitu duten taldeek.

Bestalde, Lezo-Gaintxurizketan ezarri nahi den merkantzien garraiorako plataforma logistikoa eta Jaizkibelgo Superportua “AHTri lotutako azpiegiturak direla eta desadostasun sozial eta instituzional garrantzitsua” eragiten dutela adierazi dute.

Azpiegitura hori eraikitzearen “justifikazio falta” ere azpimarratu dute, Frantziako Gobernuak Bordeletik hegoaldera Abiadura Handiko Trenbide berri bat eraikitzea baztertu duela argudiatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude