AHTk alerta piztu du Arabar Errioxan: mahastietatik pasako litzatekeen trenbidea du buruan Madrilek

  • Miranda de Ebro eta Logroño lotuko dituen trenbide sareak jarri du Arabar Errioxa erdigunean: bi hiriak batzeko AHT eraiki dezaketela adierazi du Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2017ko abenduaren 20a
Poriektuetako bat zuzen-zuzenean pasako litzake Bastidatik

Ardogileak oso kezkatuta daude urteetako lana kinka larrian ikusten baitute.  Lau proiektu aurkeztu ditu Madrilek, eta horietatik bi eskualdean barrena pasako lirateke, hain zuzen, laburrenak eta merkeenak diren egitasmoak.

Upategi eta mahastizain txikien elkarteak (ABRA) azaldu du eskualdeko ardogintza bizirik dagoen kultur ondare historikoa dela, babestu beharrekoa. “Ingurumenarentzat, gizartearentzat, ekonomiarentzat eta kulturarentzat ekarriko lituzkeen galerak hain handiak lirateke, ezen eskualdea eta sektorea desagertu egingo bailirateke orain ezagutzen ditugun moduan”. Bi kasutan Bastida zuzen- uzenean zeharkatuko luke trenbideak eta ekosisteman ere “eragin nabarmena” izango luke.  Instituzioei babesa eskatu die ABRAk trenbide sareari desadostasuna erakutsi eta euren ondarea babesteko.

Lau proiektutatik bi dira mahastietatik barrena igaroko liratekeenak: 57 kilometroko ibilbidea aurreikusten dute, 711 milioi euroko kostua edukiko lukeena. Beste biak, aldiz, Ebroren hegoaldetik barrena joango lirateke, Araba ukitu gabe. Azken hauek luzeagoak dira, 65 eta 64 kilometrotakoak, eta prezioan era gora egiten dute: bakoitzak 970-890 milioi euroko aurrekontua beharko lituzke, hurrenez hurren. Dena dela, denbora aldetik ia ez dago alderik: laburrenak 20 minutuan lotuko lituzke bi hiriak; luzeenak 22 minutuan.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Abiadura Handiko Trena  |  Araba

Abiadura Handiko Trena kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-20 | Guaixe .eus
AHTren kontra bizikletan Martzilla eta Altsasu artean

AHT Gelditu! Elkarlanak Nafarroako Abiadura Handiko Tren korridorearen kontrako bizikleta martxan antolatu du. Ostegunean Martzillatik abiatuko da eta 29an Altsasun bukatuko da. Azken etapa Irurtzun eta Altsasu artekoa da. Astelehenera arte eman daiteke izena ahtrikeznafarroa@gmail.com e-postan edo 628 243 066 telefonoan. Lau egunetarako joaten direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte, 25 bi egunerako joaten direnak eta 15 euro egun bakarrean ariko direnek. Horren barruan gosariak, bazkariak... [+]


2018-07-19 | ARGIA
AHT-ren xahubidea
Bergarako lotuneko beste zati bat esleitu du Adifek: kilometroko 35 milioi euro

Espainiako Sustapen ministerioak Euskal Y-aren bigarren zati bat esleitu du Bergarako lotunean, trenbide azkarraren sareak bat egiten duen tokian.


2018-07-15 | Juan Mari Arregi
Onartu, AHT erokeria da

Europako Kontu Auzitegiak txosten etsigarria zabaldu du Europako abiadura handiko trenbide sarearen inguruan (Euskal Herrian AHT, Frantzian TGV, Espainian AVE…).


Fauna publikoa
Nola justifikatu diru-xahuketa

Jesus Lozak esaten baldin badu efizientzia ez dela zenbakitan bakarrik neurtzen, esplikatu beharko luke zer beste funtzio betetzen duen AHTk “behar bezala”. Baina esplikatu beharko luke serio, zeren Radio Euskadin eman duen azalpen honek brometakoa dirudi.


2010ean Itsasondoko meategietan AHT-ren aurka giltzapetu ziren lau lagunak uztailaren 25ean epaituko dituzte

Urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 60.000 euroko kalte-ordaina eskatzen diote bakoitzari.


Xahubidearen geografia

Europako Kontu Auzitegiak ezbaian jarri du Espainiako AHT sarea eta kritika oso gogorra egin dio ez delako eraginkorra izango; tartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eraikitzen ari diren Euskal Y trenbidea aipatzen du Europako txostenak, hau ere errentagarria ez dela izango azpimarratuz.

Bagenekien AHT eta antzeko azpiegitura erraldoiak eraikitzen dirutza joan dela azken bi hamarkadatan Espainiako Estatuan. Baina orain, Europako eta beste hainbat erakundeetako ikerketek baieztatu egin dute... [+]


2018-06-27 | Xabier Letona
Europako Kontu Auzitegiak dio AHT ez dela eraginkorra

Europako Kontu Auzitegiak kritika oso gogorra egin dio Europar Batasuna azken hamarkadetan eraikitzen ari den tren lasterraren sareari: ez du EB egituratzen, garestia da, ez da aurreikusitako abiadura errespetatzen eta ez du uste helburua beteko denik. Europar auzitegiko Oskar Herics-ek egin zuen txostenaren aurkezpena. EBko estatuen artean eraikitako hamalau linea aztertu dira, horietatik lau estatuen artekoak.


2018-06-25 | Hala Bedi
AHTaren proiektuaren aurkako jende uholdea Agurainen

AHTrik EZ Lautada” Plataformak deituta, Araba eta Nafarroako hiriburuak elkartzeko Espainiako Sustapen Ministerioak aurkeztu duen Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren aurkako manifestazioa babestu dute ehunka lagunen Lautadan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude