AHTa ez eraikitzeko beste urrats bat: Hendaia eta Baionaren arteko trenbidea berrituko dute

  • Hendaia eta Baionaren arteko trenbidea berritzea Ipar Euskal Herrian AHTa ez eraikitzeko urrats erabakiorra izan daiteke. Makroproiektuaren bideragarritasuna ezbaian jarri dute, baina oraindik ez da behin betiko baztertzeko erabakirik hartu.


2017ko abuztuaren 09an - 10:34

Jean Rene Etxegarai Baionako alkate eta Euskal Elkargoko lehendakariak abuztuaren 1ean izan du bilera SNCF Frantziako Estatuko trenbide konpainia publikoarekin. Jada eraikia dagoen tren sarean hogei milioi euroko inbertsioa egitea erabaki dute, eta obrak 2018an hasi eta 2020ean bukatzea aurreikusten da.

Beraz, abiadura handiko trenaren Lapurdiko adarraren proiektua alboratzea ekar dezake erabakiak. Izan ere, eragile ugari aspaldi ari da proposatzen alternatiba gisa, berria eraiki ordez, tren sarearen hobekuntza.

Tamainako inbertsioak AHTaren gastu eta onuren aldea txikiagoa egiten duenez, askorentzat proiektuaren amaieratzat hartu daiteke. Ordea, ez da oraindik AHTa behin betiko alboratzeko erabakirik hartu. Horrela balitz, EAEn eraikitzen ari diren AHTak lotura esanguratsua galduko luke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude