argia.eus
INPRIMATU
Tolosaldeko AHT Gelditu plataformak dio "onartezina" dela bizitzak arriskuan jartzea
  • Tolosaldeko AHT Gelditu-k dio “onartezina” dela, Abiadura Handiko Trenaren lanengatik eta haien inguruan bizitzeagatik “egunero bere bizia arriskuan jartzea”.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 27a
Hernialdeko AHTaren obretan azaldutako zuloa. (Argazkia:www.ahtgelditu.org)

Taldeak salatu du, Hernialdean agertu zen zuloaren kasuan “dirudienez” zauriturik egon ez bada ere, “noiznahi” gerta daitekeela, eta gogoratu du, Hernialdeko obren ondorioz “bi erreka agortu” eta “ehundik gora amuarrain” agertu zirela hilik abuztuan.

“Ohiko ezustekoak” gerta ez daitezen AHTaren obrak gelditzeko eskatu du Tolosaldeko AHT Gelditu-k: “Argi eta garbi ikusten da gu geu lurraren zati garela; lurra ezinbestean errespetatu eta zaindu behar dugu”.