AHT ez dela beharrezkoa onartu arren, proiektuak aurrera jarraituko duela esan du Italiako Gobernuak

  • Italiako Gobernuak zilegitasuna eman dio NoTAV kanpainari, argitaratu berri duen txosten baten arabera. Onartu du abiadura handiko trena ez dela beharrezkoa egun lurraldearen ezaugarriak kontuan izanda. Hala ere, proiektuak aurrera jarraituko du.


2018ko martxoaren 02an - 10:36

El Saltok jaso du albistea eta txostenak hasierako aurreikuspenak behar bezala ez egin izana onartzen du. Gainera, duela hamar urteko ezaugarriak oinarritzat hartzea ez dela zentzuzkoa dio. “Duela hamar urte egin ziren ikerketak asmo onez eta Europar Batasuneko ikerketetan oinarrituz egin baziren ere, gauzak aldatu egin dira. Krisi ekonomikoak eragin zuzena izan du eta egun gizarteak beste lehentasun batzuk ditu. Garraioari dagokionez, jendeak segurtasuna, kalitatea eta eraginkortasuna nahi ditu. Hori dela eta, orduko azterketak gutxietsi gabe eta testuingurua asko aldatu dela kontuan izanda, inor ez da harrituko AHTaren proiektuak aurrera jarraituko duela baieztatzen dugunean.”

Noiz okertu ziren planak Turin eta Lyon arteko AHTan? LTF Lyon Turin Ferroviarie enpresak 1999an aurreikusi zuen bi hirien arteko merkantzia fluxua %100ean igoko zela 2000 eta 2010 urteen artean. Beste era batera esanda, hamar milioitik hogei milioi tona garraiatzera pasako zirela.

Mont Blanceko tunelaren itxierak eta tartean izandako zenbait istripuk, aurreikuspenak berrikusteko beharra areagotu zuten, izan ere, beste bideak itxita eta Frejuseko tunela bide eraginkorrena dela ondorioztatuta, bi hirien arteko lotura inoiz baino zuzenagoa zen. Bigarren ikerketa horretan Turin-Lyon arteko lineak Austriako edo Suitzako eskaerak erakarriko zituela kalkulatu zuten, inolako bermerik gabe. Hor dago lehen akatsa: 2005ean 8 milioi tona garraiatzen zituzten eta 2030ean 40 milioi tona izango zirela ondorioztatu zuten oinarri sendorik izan gabe.

Egun hiru milioi tona igarotzen dira Frejuseko tuneletik. Errepide saretik doan kopurua aintzat hartuta, hamahiru milioi tonako fluxua ematen da. Datuok NoTAV plataformarentzat oinarrizkoak izan dira euren borrokari sinesgarritasuna emateko.

Italiako Gobernuak Europar Batasunari egotzi dio errua; bere gain utzi du erantzukizun guztia eta atzera bueltarik ez dagoela dio, obrak ez badira hasi ere. Guztira 8.600 milioiko gastua izango du proiektuak. %40a Europar Batasunak jarriko du, Italiak %34,7 eta Frantzian %25,3. Hau da, Italiak 3.000 milioi euro xahutuko ditu beharrezkoa ez den proiektu batean, berak onartu bezala.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude