AHT 2020rako bukatzeko diru gehiago eskatuko du EAJk Espainiako Kongresuan

  • EAJk eskatuta, Espainiako Diputatuen Kongresuan mozio bat eztabaidatuko dute asteartean Rajoyren gobernuak AHT 2020rako bukatuta egongo dela publikoki baieztatu dezan.


2014ko urriaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Isabel Sanchez Robles EAJko kidea Espainiako Kongresuan (argazkia: eaj-pnv.eu).

Adierazpenaz gain, alderdi jeltzaleak nahi du Espainiako Gobernuak dokumentu bat egin dezala hiru hilabeteko epean, AHTren obren planifikazio kronologikoa zein izango den jakinaraziz.

Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroaren iragarpenaren ondoren etorri da EAJren ekimena. Pastorrek urrian adierazi duenaren arabera, egungo inbertsio erritmoa mantenduz gero azpiegitura amaituta egongo da hamarkada bukatzerako.

Bestelako iritzia du EAJk ordea. Isabel Sanchez Robles diputatu jeltzaleak “jarrera aldaketa” eskatu zion urriaren 15ean Espainiako Gobernuari.

Tren lasterraren obrek eragindako polemikaren erdian egingo da Espainiako Kongresuko eztabaida. Joan den astean, Tolosa, Hernialde eta Anoetako alkateek obren moratoria eskatu zuten, Hernialden lanek eragin duten zulo erraldoiaren arriskuez ohartaraztearekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude