Urbinan atxilotutakoen aurkako epaiketak hilaren 14an jarraituko du

  • 2009ko urtarrilaren 17an Urbinan Abiadura Handiko Trenaren aurka egindako manifestazioan atxilotutako sei lagunen aurkako epaiketak urriaren 14an jarraituko du. Atzo hasi zen Gasteizko Probintzia Auzitegian.


2011ko urriaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Urbina (2009-01-17)

Justo Arriolak, Aitor Aspuruk, Ekaitz Lotinak, Imanol Madariagak, Pablo Remirezek eta Julio Villanuevak atzo adierazi zuten euren erresistentzia "pasiboa" izan zela uneoro, eta Urbinan bildutakoen aurka arrazoirik gabe kargatu zuela Ertzaintzak. Aldiz, auzitegian deklaratu zuten ertzainek esan zuten manifestarien erasoei erantzun zietela.

Atzo hasi zen Urbinan atxilotutako zortzi lagunetatik seiren aurkako epaiketa. Desobedientzia, desordena publikoak eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatzen dizkiete. Lau lagunen aurka bi urteko espetxe zigorra eskatzen zuten, eta beste baten kontra lau urteko zigorra. Seigarrenari isuna ordaintzeko eskatzen zioten, desobedientziagatik. AHT Gelditu Elkarlanak deituta, elkarretaratzea egin zen auzitegi aurrean.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude