argia.eus
INPRIMATU
Ahozko Hiztegia, euskara estandarra entzuteko lehen hiztegia
  • Ahozko Hiztegiak euskara estandarraren azentua nolakoa den entzuteko aukera ematen du. Argitaratu berri den 5000 Hiztegian dago oinarrituta.

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko ekainaren 12a
Ahozko Hiztegia sarean entzun daiteke.

Bostak Bat taldeak sareratu berri duen 5000 Hiztegiko sarreren ondoan audio ikurra dago eta hor klik eginez gero sarrera hori, beti ere euskara estandarrean, nola esan beharko litzatekeen entzun daiteke. Entzuteko hiztegia lantzeko Txillardegiren eta Jose Ignacio Hualderen proposamenak kontuan izan dituzte.

Hiztegia egiteko lantaldean ondokoek hartu dute parte: EUDIA ikerketa taldea, Aholab laborategia eta Bostak Bat taldea. Ahozko Hiztegia Azkue Fundazioaren webgunean aurki daiteke.

Hiztegiaren arduradunen iritziz, ezinbestekoa da euskara estandarrak azentu eredu bat izatea. Iñaki Gaminde azentu arauak zehazten aritu da eta haren ustez azentua da euskarak duen gauza gaitzenetakoa.