argia.eus
INPRIMATU
Espainiako estatua salatuko du Europan Ahotsa.info-k Mozal Legeagatik
  • Espainiako Estatuaren aurkako salaketa ipiniko du Ahotsak Giza Eskubideen Europako Auzitegian, informazio eskubidea bortxatu duelakoan. “Defender a quien defiende” kazetari eta epaile taldeak jarriko du demanda, eta horrekin bat egingo du Ahotsaren editorea den Mintza kultur elkarteak.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza @eagirrebeng 2015eko abenduaren 14a
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzatik jasotako “mehatxuengatik” egingo du bat salaketarekin Ahotsak. (Arg: Carlos Delgado)

Salaketa aurkeztuko duen plataformak azpimarratu du Mozal Legeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna eta Europako Giza Eskubideen Ituna urratzen dituela. Demandaren bitartez auzia “hauteskunde eztabaidaren erdian kokatzea” eta “alderdiak bustitzea” bilatzen dute. Gobernuak “bortxaturiko” adierazpen, iritzi, informazio, manifestazio eta biltzeko askatasuna babestu eta defendatzea dute helburu.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzatik jasotako “mehatxuengatik” egingo du bat salaketarekin Ahotsak. Iraila amaieran Carmen Alba ordezkariak gutun bat bidali zion hedabideari. Jakinarazi zien Sanferminetan publikaturiko albiste batean agenteen irudiak erakusteagatik Espainiako Poliziak salatu zituela, eta gogorarazi zer zigor dakartzan Poliziaren irudi edo datuak “baimenik gabe” erabiltzeak.   

Hemen Mozal Legearen inguruan Ahotsak eginiko bideoa: