Espainiako Estatuaren aurkako salaketa ipiniko du Ahotsak Giza Eskubideen Europako Auzitegian, informazio eskubidea bortxatu duelakoan. “Defender a quien defiende” kazetari eta epaile taldeak jarriko du demanda, eta horrekin bat egingo du Ahotsaren editorea den Mintza kultur elkarteak.
Salaketa aurkeztuko duen plataformak azpimarratu du Mozal Legeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna eta Europako Giza Eskubideen Ituna urratzen dituela. Demandaren bitartez auzia “hauteskunde eztabaidaren erdian kokatzea” eta “alderdiak bustitzea” bilatzen dute. Gobernuak “bortxaturiko” adierazpen, iritzi, informazio, manifestazio eta biltzeko askatasuna babestu eta defendatzea dute helburu.
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzatik jasotako “mehatxuengatik” egingo du bat salaketarekin Ahotsak. Iraila amaieran Carmen Alba ordezkariak gutun bat bidali zion hedabideari. Jakinarazi zien Sanferminetan publikaturiko albiste batean agenteen irudiak erakusteagatik Espainiako Poliziak salatu zituela, eta gogorarazi zer zigor dakartzan Poliziaren irudi edo datuak “baimenik gabe” erabiltzeak.
Hemen Mozal Legearen inguruan Ahotsak eginiko bideoa:
2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]
2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]
Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.
Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]
Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]