argia.eus
INPRIMATU
Ahora Madrid eta PSOEk akordioa lortu dute: Manuela Carmena Madrilgo alkate
  • Ahora Madrid eta PSOE iritsi dira akordiora Manuela Carmena izan dadin Madrilgo alkate. El Paísek eman du elkar ulertzearen berri, eta adierazi dutenez, ostiralean prentsaurreko bidez adieraziko dituzte tratuaren xehetasunak.

ARGIA @argia 2015eko ekainaren 11

PPk 21 zinegotzi lortu zituen hauteskundeetan, Ahora Madridek 20, PSOEk 9 eta Ciudadanosek 7. Ciudadanosek PPren aldeko botoa emango du, baina botoa sekretua denez, PSOEko ordezkariren batek Carmena ez bozkatzea nahikoa da Esperanza Agirrek irabazteko. ABC egunkaria egunotan hipotesi hori haizatzen ibili da.

Manuela Carmenak berak ere baieztatu du akordioa.