ELBko idazkari nagusia jendarmeen aurrean deklaratzera deitu dute iaz ahateen hiltzearen kontra egindako mobilizazioarengatik.
ELB sindikatuak jakinarazi duenez, sindikatuko idazkari nagusia den Panpi Sainte-Marie asteazken honetan 14:00etan deklaratzera deitu dute Mauleko jendarmeriara.
Paueko prokuradoreak abian jarri duen inkesta dago deklarazio-deialdi honen atzean: joan den apirilaren 14an eta 21ean Barkoxeko Uhartia etxaldearen aitzinean elkartzeagatik “administrazio sanitarioko kideen trabatzean konplizitatea” leporatu diote Sainte-Marieri.
ELBk gogora ekarri duenez, urriaren 18an eta abenduaren 15ean elkarretaratzeak antolatu zituzten Bastidako eta Mauleko jendarmerien aitzinean, hazleen sostengatzeko.
Asteazkeneko deklarazioaren harira ez dute mobilizaziorik deituko. Hori bai, gaia auzitara iritsiko balitz, ELBk hazkuntza ttipien defentsarako bozgorailu gisa baliatuko duela adierazi du, “politika industrialen salatzeko eta azken bi urteetan hegaztien gripearen kudeaketan izan diren Estatuaren erabaki okerren plazaratzeko”.
Sindikatuak ez du ulertzen gai honetan den “tematzea”: “Apirilean,Gabadin, Dominitxinen eta Barkoxen izan diren mobilizazio azkar eta gogorrek, denbora laburrez plantatuak, legitimitate soziala ematen diote gure borrokari. Afera honetan, kontzientzia hartzeari lagundu dio ELBk baina zentzugabeko erabakien kontrako harresia gizarte zibilak du eraiki”.
80 bat laborari bildu dira ostegunean Baionako suprefetura aitzinean, ardi eta guzti, larre eta alhapideen diru laguntzak atxikiak izan zaizkien galdetzeko. Orain arte hunkitzen zituzten diru laguntzak ehuneko zazpiz apaldu nahi dizkiete eta horrek 500 eta 1.000 euro artean kenduko dizkiela laborariei salatzen du ELB sindikatuak.
Bi orduz galdekatu dute Panpi Sainte-Marie ELBko idazkari nagusia Mauleko jendarmerian, Barkoxeko Uhartia etxaldean hazten dituzten ahateak administrazioaren aginduz hiltzea eragozteko mobilizazioagatik. Sainte-Mariek uko egin dio galdeketa luzean egindako 50 galderetako bakoitzari erantzutea, baina bere kabuz egindako deklarazioan adierazi die hegaztien eritasuna baino arriskutsuagoak direla administrazioaren neurriak.
ELBko laborariek ekintza berezia egin zuten astelehenean Miarritzeko (La Negresse) autobideko ordainlekuetan. Langak altxa eta autoak ordaindu gabe pasatzen utzi zituzten, 2015eko diru laguntzak jaso ez izanagatik protestan.
Aurten ere, kalitatezko janaria eskainiko da Baionako bestetan, Laborarien Xokoaren bidez. ELBko laborariak azkarki mobilizatuko dira tokiko laborantzaren aberastasunak ezagutarazteko giro hoberenean.
Aurten ere, kalitatezko janaria eskainiko da Baionako bestetan, Laborarien Xokoaren bidez. ELBko laborariak azkarki mobilizatuko dira tokiko laborantxaren aberastasunak ezagutarazteko giro hoberenean.
Duela bi hamarkada elikadura burujabetzaren aldeko apustua egin zuen Via Campesinak, munduko mugimendu sozial handienak. Euskal Herrian EHNE-Bizkaia eta ELB nekazari sindikatuek Etxalde mugimendua sortu dute. Multinazionalek, enpresa handiek eta gobernuek karta markatuekin dihardutela eta jokoz kanpo uzten dituela ikusita gero eta eragile gehiago ari da diskurtso eta praktika berri horien alde jotzen. Euskal Herriko ordezkaritza bat Brasilen izan da berriki, bide horretan emandako zenbait... [+]
Apirilaren 22 eta 23an ELB barne duen Confederation Paysanne sindikatuak biltzarra burutu du Garazialdeko Izpuran. Taldearen barne eztabaida eta kargu berritzeez gain, une berezia izan zen Parisko gobernuan nekazaritza ministro den Stephane Le Follek sindikatuko buruzagiekin eta biltzarreko baserritarrekin eduki zuen eztabaida.
Zuberoa, Nafarroa eta Lapurdiko sagargilez osatutako Eztigar kooperatiba bere egoitza zabaltzen ari da Donaixti-Oztibarren, sagardoaren kultura Iparraldean ere indartzen ari den seinale.
Laborari astekariak ezagutarazi du hil berri dela Sohütan Arño Hegiaphal militante abertzale zuberotar historikoa.
Uholdeek eragindako kalteek Ipar Euskal Herrian 10 milioiko kostua izango dutela iragarri du Georges Labazée Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidenteak. Ostiralean bozkatuko da diru laguntza hori eman ala ez erabakitzeko.