argia.eus
INPRIMATU
Ahanztura ez da aukera bat

Eduardo González 2023ko urtarrilaren 26a

Datorren urtarrilaren 27an Holokaustoaren Biktimen Nazioarteko Oroimen Eguna da, mugimendu memorialistak eta euskal mugimendu antifaxistak duela ia bi hamarkada aldarrikatzen dugun eguna.

600 euskal deportatu baino gehiago eraman zituzten nazien kontzentrazio-esparruetara, ARGIAk egindako zenbaketaren arabera. 600 euskal deportatu; horien %90 ez dituzte gogoratzen jatorrizko herrian nazien sarraskiaren biktima gisa. Haientzat aldarrikatzen dugu, berriz ere, gorreria politiko eta instituzionalaren aurrean, oroimena, egia, justizia, erreparazioa.

Ahanztura ez da aukera bat.

Eduardo Gonzalez, Euskal Herriko Mugimendu Memorialista eta Antifaxistako kidea