Ahal Dugu garaile Hego Euskal Herrian

  • Euskal Herriko hautes gaueko daturik esanguratsuenak dira Ahal Duguk lortutako garaipena eta EH Bilduk jasotako porrota. EAJk ere emaitza onak lortu ditu: 23.000 boto galdu badu ere, eserleku bat gehiago eskuratu du eta EAEn nagusi da. PSOEk eta PPk bana galdu dute.


2015eko abenduaren 21an - 00:32
Jone Belarra Nafarroako diputatu hautatu berria. (Arg: Diario de Noticias)

Botoen kontaketa ia guztiz amaituta dagoela, hau da eserlekuen banaketa herrialdeka. Hego Euskal Herrian Podemos-Ahal Dugu da ordezkaritza handiena lortu duen alderdia, bina diputatu Bizkaian eta Gipuzkoan, bat Araban eta bi Nafarroan. EAJk 6 eserleku lortu ditu, Bizkaian 3, Araban 1 eta Gipuzkoan beste 1. PSOE da laugarren indarra, 3 diputatu bana EAEko hiru lurraldeetan eta beste bat Nafarroan. Bosgarrena EH Bildu da 2 diputaturekin, Gipuzkoan eta Bizkaian bana. PPk 2 diputatu erdietsi ditu EAEn, Araban eta Bizkaian bana eta UPNrekin batera 2 Nafarroan.

Partehartzea igo egin da bi euskal erkidegoetan: Nafarroan %74,25 (2011n %68,91); EAN  %71,45 (2011n %67,34).

Ahal Duguk 7 eserleku lortu ditu, eta ia 400.000 boto, horietatik 80.000 Nafarroan. Amaiurrek 2011n 7 diputatu lortu zituen eta oraingoan 2. Bototan ia 120.000 boto galdu ditu koalizio abertzaleak, inoizko jaitsierarik handiena. Bistan da bere botoemaile askok eta askok egin duela Ahal Duguren alde. Baieztatu da, halaber, PSE-EEk eta PSNk gainbeheran jarraitzen dutela nabarmen. PP-UPN blokeak ere boto asko galdu ditu, 96.000 inguru, 70.000 EAEn eta 26.000 Nafarroan.  

   

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2015
Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, "Mafiaren kolpea" salatzeko

Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.


2016-08-31 | Unai Brea
Rajoyri ezezkoa inbestidura saioko lehen bozketan

Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.


Urkullu: "EH Bildu kontziente zen egoeraz. Ez dut ikusi hautagaitzarik erretiratu duenik"

Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.


Espainiar eskuinaren hegemonia

Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.


Rajoyren inbestidura saioa: Ciudadanosen ultimatuma, Pastorren jokaldia eta eguberriak

Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.


Eguneraketa berriak daude