Ahal Dugu eta EH Bilduren arteko koalizioa ukatu du Pablo Iglesiasek Hego Euskal Herrirako

  • Ahal Dugu eta EH Bildu EAEko eta Nafarroako hauteskundeetara koalizioan aurkezteko aukera ukatu du Pablo Iglesiasek, COPE irratian egin dioten elkarrizketan. Elkarren artean “alde politiko nabarmena” dagoela iritzi du: “Beraiek independentistak dira; gu ez”.


2016ko maiatzaren 05an - 13:53
Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak Nafarroako Gobernua eratzeko erdietsiriko akordioa aipatu du Pablo Iglesiasek. (Arg: Nafarroako Parlamentua)

Ahal Duguko hautagai Pablo Iglesiasek esan du ez dutela bat egingo EH Bildurekin: “Ez da hori gertatuko”. Hala ere, aipamen egin nahi izan dio Nafarroako Gobernuan Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak erdietsiriko akordioari, Uxue Barkos Nafarroako presidentearen jarduna laudatuz: “UPN eta Barcinaren gobernuak ezagutu ostean, Uxue Barkos da Nafarroak orain arte izan duen presidente onena”.

Laura Pérez Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusiari gaiaren inguruan itaundu diote. “Nafarroako Gobernuan erdietsiriko akordioarekin argi utzi dugu tabuak apurtzea posible dela. Hori bai, oinarriek erabakiko dute eta horren arabera jardungo dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Eguneraketa berriak daude