argia.eus
INPRIMATU
Aguraingo Mugimendu Feministak San Juan gaueko eraso sexista salatu du
  • Ekainaren 23ko gauean, San Juan bezperan, Aguraingo taberna batean eraso bat eman zen. Gizon heldu batek 20 urteko neska gazte bat erasotu zuen. Neskak, hasieratik autodefentsa erabili zuen eta gizonari erantzun zion. Emakume talde batek gizonezkoa bota zuen tabernatik, nahiz eta honek jarrera nahiko oldarkorra izan: “Oso biolento jarri zen”, adierazi du Aguraingo Mugimendu Feministak.

Hala Bedi @halabedi 2018ko uztailaren 03a
Erasoa salatzeko egindako kontzentrazioa (Argazkia: Hala Bedi)

Horren ostean, eta protokoloa jarraituz, neska talde bate erasotuarekin zegoen unean erasotzailearen lagunak hurbildu ziren. Jarrera paternalista baliatuz, erasoari garrantzia kentzen ahalegindu ziren, mozkorraren justifikatuz erasoa.

Erasoa salatzeko, Aguraingo Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin du San Juan plazan. Bertan, horrelako eraso sexistak ez dituztela onartuko ohartarazi dute, autodefentsa feministarako deia eginez.

 

Albiste hau Hala Bedi -k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.