Agur Jaunak... eta orain, Andreak ere bai

  • Agur Jaunak kanta ezaguna abestu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ikasturte hasierako ekitaldian. Aurtengoan, ordea, aldaketa nabarmena egin diote abestiari: Jaunak ezezik, Andreak ere agurtzen ditu letra berriak, eta Jaungoikoaren aipamena kendu egin dute.


2015eko irailaren 11n - 10:44
Ekitaldi ofizial batean lehen aldiz abestu dute Agur Jaunak eta Andreak abestia (argazkia: Deia)

Lehenagotik abestu izan da kanta letra “parekidearekin”, Xiberoko Jauna pastoralean, adibidez. Ostegunekoa bezalako ekitaldi ofizialean, berriz, lehen aldiz abestu dute letra berria.

Gasteizko Letren Fakultatean egindako ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Iñaki Goirizelaia errektoreak, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailuburuak.

Maiatzean errektoretzak emandako aginduari erantzun dio aldaketak. Goirizelaiak EHUko ekitaldietarako protokoloa zehaztu eta kantari letra aldatzeko eskaera egin zuen orduan.

Honela dio letra berriak:

Agur Jaunak / eta Andreak! / Agur t'erdi.

Danak berdinak / einak gire / zuek eta / bai gu ere.

Agur Jaunak / (e)ta Andreak! Agur t'erdi

hemen gire / Agur danak!

Abestiaren jatorrian, Oiartzungo “pilotari bohemio” bat

Mikel Garciak 2008an idatzi zuen ARGIAn Agur Jaunak abestiaren jatorriaz. XIX. mendeko Manuel Francisco Lekuona Urtxalle pilotari eta showman oiartzuarra tartean agertzen da abestiaren jatorriaz dauden bertsio guztietan.

“Batzuek diote Iparraldean entzun eta Hegoaldera ekarri zuela; beste batzuen esanetan Donibane Lohizunen jokatutako desafio batean beste pilotari batek berari kantatu zion; eta hirugarren bertsioari kasu eginez artista oiartzuarrak berak kantatu zuen lehen aldiz”, dio Garciak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Zuen etxean ere emakumeak arduratzen al dira opariak erosteaz?

Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso salatu dituzte

Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.


Haurrei zuzenduta dauden iragarkietako genero estereotipo errepikatuenak

Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]


2021-10-17 | June Fernández
Kamera aurrean
Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu... emakumezkoa bazara

Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.


Eguneraketa berriak daude