Irailaren 1etik aurrera halogeno bonbillak ezingo dira sortu ezta saldu ere. LED teknologien erabilera bultzatzeko asmoa duen Europako lege bat jarriko da indarrean.
Ekologistak Martxan-eko Javier Andaluzek Europa Pressen adierazi duenez, “pauso handia” eta “albiste ona” da. Energia-inpaktua eta klima aldaketa murrizteko energia-iturri berriztagarrien garrantzia azpimarratu du.
Xavier Perpiña ikertzaileak azaldu du, halogeno bonbillek hondakin asko sortzen dutela eta horregatik debekatu dituela Europar Batasunak. Gaineratu duenez, indarrean jarriko diren bonbilla berriak garestiagoak dira. Hala ere, nabarmendu du ozono geruzan ez dutela kalterik sortzen.
Aldaketa honi buruzko ezagutza orokorra dela baieztatu du Ledvance enpresaren ikerketa batek: bi pertsonatik batek halogeno bonbillen debekuaren gaineko informaziorik ez du.