Erregimenaren aurkako ekimenean parte hartzen ari ziren sei lagun atxilotu dituzte udaltzainek, identifikatzeari uko egin ostean. Batzuei mozal legea ezarriko dietela jakinarazi du Hala Bedi Irratiak.
“1978ko erregimenari amaiera ematen laguntzeko” asmoz antolatutako ekimena martxan jarri dute, atzo, urriaren 12an, Gasteizen. Bi eguneko egitaraua osatu dute, eta mahai- inguruak, ekitaldiak eta bideo proiekzioak izango dira, besteak beste. Eguerdiko hamabietan manifestazioa egin ostean, Katedral Berrian ekintzak antolatu zituzten. Hasiera batean, gaua bertan pasatzeko asmoa zuten. 18:30tan, ordea,udaltzainek Katedral Berrira hurbildu eta tentsio uneak izan ziren; kanpaldia bertan behera uzteko agindua eman zuten. 21:30tan sei lagun atxilotu zituzten identifikatzeari uko egiteagatik. Egoeraren aurrean, antolatzaileek egitaraua bertan behera utzi eta 23:00tan Gasteizko Alde Zaharrean kazeroladara joateko deia luzatu zuten.
Urriaren 13rako hitzaldiak, bazkaria eta mahai-inguruak zeuden antolatuta. Momentuz Gasteizko Gaztetxean dira biltzekoak, 11:30ean, egoera aztertu eta egitarauarekin aurrera jarraitu ahal ez erabakitzeko.