argia.eus
INPRIMATU
Josu Chueca, Jurramendiko erasoaren lekukoa
“Agiriek frogatzen dute Espainiako Estatuaren aparatuak hor sartuta zeudela”
  • "Jurramendira ez ziren kasualitatez etorri mundu osoko faxisten bilduma hori", dio Josu Chueca historialariak eta erasoaren lekuko izandakoak.

Hala Bedi @halabedi 2023ko urtarrilaren 11
Argazkilaria: Josu Chueca.

Alderdi Karlistak zabaldutako agirietan, Jurramendiko erasoan Estatu Espainiarra, Manuel Fraga eta Espainiako Erregea zaharra inplikaturik agertzen dira. 1976ko maiatzaren 9an espainiar faxismoak Jurramendin egindako erasoaren lekuko izan zen Josu Chueca historialari eta idazlea izan dugu Hizpidean. Argazki kamera eskuetan, euskaldun askoren memoria kolektiboan iltzaturik dauden argazkiak atera zituen bertan.

Karlismoaren jatorria eta bilakaeraz galdetu diogu UPVko Historia garaikideko irakaslea izan zen Josu Chuecari. Ondoren, Gasteizen espainiar poliziak 5 langile hil eta beste 150 zauritu eta bi hilabetetara Jurramendin 1976. urtean jaso zenaren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigu garai hartan LCR-ETA VI-ko militantea zen Josuk.

Komunikabide, alderdi politiko eta hezkuntzatik sarritan hainbatetan saldu ziguten "Espainiaren demokraziarako trantsizio eredugarria" auzitan jartzen duen lekukotasuna eman digu. Hemen elkarrizketa entzungai.