Larunbatean hasitako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Agin Rezola eta Xabier Sukia nagusitu ziren. Rezola Orioko kultur etxean aritu zen eta 272 puntu lortu zituen. Berarekin Beñat Gaztelumendi, Joseba Barandiaran, Oskar Alberdi, Juanito Mitxelena eta Iker Alustiza aritu ziren. Sukia, berriz, Legazpiko Latxartegi antzokian izan zen Beñat Lizaso, Jokin Sudupe, Mikel Arrillaga, Mirari Martiarena eta Iñigo Arzelusekin batera. Sukiak 266,5 puntu erdietsi zituen.