argia.eus
INPRIMATU
Afrikari Txinak 600 milioi txerto oparituko dizkio eta 400 milioi gehiago ekoizten lagunduko
  • Azaroaren 29an burutu den Txina-Afrika elkarlanerako foroaren baitan Xi Jinping iragarri duenez, Txinak 2022an mila milioi txerto jarriko ditu Afrikako gobernuen eskuetan, horietatik 600 milioi donazio moduan eta beste 400 milioi Afrikako herrialde aurreratuenetako konpainiek eta botika-ekoizle txinatarrek elkarrekin antolatuko duten produkzioan.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 02a
Txina-Afrika Elkarlanaren Foroaren (FOCAC) zortzigarren biltzarrean egin du iragarpena Xi Jinpiang presidenteak. Argazkia: Liu Bin.

Covid-19 txertaketa da bi abiaduratan dabilen munduaren adibide nabarmena: Europako herrialdeak jada txertaketa osatutako pertsona guztiei errefortzuzko dosi gehigarria ematen dien une berean, Afrikako herritarren %10ak baino ez du jaso lehen dosi bat. AP agentziak zabaldu du albistea.

Beste hainbat alorretan bezala, honetan ere Txinak hartu dio aurrea Europari eta Azaroaren 29an burutu den Txina-Afrika Xi Jinping iragarri duenez, Txinak 2022an mila milioi txerto eskuratuko dizkio Afrikari, 600 milioi donazio moduan eta 400 milioi bi kontinenteetako konpainien arteko ekoizpen hitzartuen bidez. Kopuruak testuinguruan ulertzeko, azaroaren 26a arte Afrikan denetara 235 milioi txerto ezarri ziren.

Xinhua agentzia txinarrak gehitu duenez, Txinak Afrikako zenbait herrialdetan medikuntza lorreko 10 proiektu jarriko ditu abian eta osasungintzako 1.500 profesional bidaliko bertara txertoekin batera. Agintari txinatarrak, gainera, gogorarazi du bere herrialdeak eskatzen duela Covid-19aren kontrako txertoen patenteak liberalizatzea, munduko herritar guztiek eduki ahal izateko txertatzeko aukera. Covid-19aren inguruko erabakiok Xin Jianpingek kokatu ditu bi kontinenteen arteko elkarlan gero eta estuagoaren baitan, Txina bihurtu baita Afrikaren salerosketen partaide nagusi.