argia.eus
INPRIMATU
Afrika da huts egin duten estatu gehien dituen kontinentea
  • Foreign Policy aldizkariak eta Fund for Peace erakundeak urtero argitaratzen dute egoera okerrenean dauden planetako estatuen rankinga, “Failed States Index” edo “huts egin duten estatuak” izenburupean.

2011ko uztailaren 5
Munduko mapa, egonkortasunaren arabera

Hainbat adierazle hartzen dira kontuan, eta horien arabera aipatu rankinga egiten da, zerrenda buruan estaturik desegituratuenak jarriz. Aurtengoan, Afrikako hiru estatu ageri dira gorenean: Somalia, Txad eta Sudan.

Somaliaren kasuan, orain dela lau urtetik zerrendaren buruan dago, nazioarteko komunitatearen porrotaren erakusle; ez da hain arraroa, ordea, huts egin duten 60 estatutik gehienak Afrikan baitaude. Asia eta Amerika dira, Afrikaren atzetik, huts egindako estatu gehien duten kontinenteak.