Afganistango presidenteak emakumeen eskubideak murriztu nahi ditu

  • Hamid Karzai Afganistango presidenteak emakumeen eskubideak murriztuko lituzkeen legea babestu du hauteskundeen atarian. Nazio Batuen Erakundeak atzo adierazi zuenez, legeak senarrak nahi duenean sexu harremanak izatera behartuko lituzke eta baimena beharko lukete kalera irteteko. Gobernuak ez du oraindik dokumentu ofizialik argitaratu.


2013ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ezkerrean Hamid Karzai, Defentsako Ministroarekin (Argazkia: John Fischer)

Afganistango Konstituzioak eta nazioarteko hitzarmenek sexu-berdintasuna bermatzen dute egun, gizonezko xiiek (biztanleen %10a biltzen duen islamaren adarrekoek) poligamia eskubidea badute ere.

Shinkai Zahine Karokhail emakume parlamentariak gogor kritikatu du presidentearen jarrera eta xiien bozak irabazi nahi dituela uste du. 2014ko apirilan egingo dira hauteskundeak. Legea indarrean jartzen bada, “talibanen garaian baino okerrago” izango da, Humaira Namati senatariaren ustetan. Talibanek 2001ean utzi zuten agintea, Amerikako Estatu Batuen erasoak garaitu zituenean.

Giza Eskubideen aldeko hainbat erakundek legea xehetasun osoz ezagutu nahi dutela aldarrikatu dute. Justizia Ministerioak aldiz, “arazo teknikoak” konpontzean argitaratuko dutela adierazi du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afganistan
Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Unibertsitatean ikasketak egiteko debekuaren ostean
GKEtan lan egitea debekatu diete emakume afganiarrei talibanek

Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]


Eguneraketa berriak daude