AEB

AEBetako hauteskundeetan ez galtzeko jakin beharrekoak

  • AEBetako hauteskundeak azaroaren 8an egingo dira, asteartean. Hauteskunde sistema berezia dute estatubatuarrek eta horrek hainbat duda sortzen ditu. Hemen argibide batzuk.


2016ko azaroaren 07an - 12:18
Estatu bakoitzak dituen delegatu kopurua azaltzen du mapak. (Arg.: Gage)

Zer esan nahi du sufragio ez zuzen bidez bozkatzeak?

Estatu Batuetan era honetan egiten dira. Herritarrek ez dute zuzenean presidentea hautatzen, hau nor izango den aukeratuko duten hauteslekuko delegatuak baizik. Guztira 538 dira 50 estatu eta Columbiako barrutiaren artean banatuak. Biztanle kopuruaren arabera banatzen dira hauek. Estatu bakoitzean garaile ateratzen den alderdiak bertako delegatu guztiak bereganatzen ditu. Presidenteak gutxienez 270en aldeko bozka behar du kargua hartzeko. Beraz, hautagai batek hauteskundeak gal ditzake maila nazionalean bozka gehiago izan arren.

Zergatik dira hain garrantzitsuak “estatu klabeak”?

Estatu klabeak jatorriz ez demokratak ezta errepublikanoak direnak dira. Hauetan bi alderdi handien arteko alde txikia erakusten dute inkestek. Bozka kopurua baino garrantzitsuagoa da hainbat estatutan garaipena lortzea, garaipenarekin bertako delegatu denak bereganatzen baitira. 2016ko hauteskundeetako estatu klabeak honakoak dira: Florida, Iowa, Pensilvania, Ohio, Ipar Carolina, Michigan, Nevada eta New Hampshire.

Nork bozka dezake?

Erregistratzea beharrezkoa da bozkatu aurretik. Baldintzak estatuz estatu aldatuz doaz, baina 18 urte edo gehiago izan behar dira bozkatu ahal izateko eta estatubatuar nazionalitatea izan.

Noiz jakingo da garailearen izena?

AEBetako ordu aldaketaren eraginez, hiru ordukoa mendebaldeko kostatik ekialdekora, hainbat estatu kontaketarekin hasirik egongo dira beste batzuk hauteslekuak itxi baino lehen. Lehen emaitza ofizialak Euskal Herrira gaueko ordu batak aldera iritsiko dira. Hala ere, ekialdeko estatuak klabe bilakatzen badira emaitza goizeko zazpiak arte luza daiteke.

Hautagai batek 270 delegatuak lortzean garailetzat hartzen da, baina ez da jendartera irteten galtzaileak bere garaipena onartu arte.

Nola aukeratzen dira alderdietako hautagaiak?

Hillary Clinton eta Donald Trump, alderdi demokrata eta errepublikanoko konbentzioetan hautatuak izan ziren urrenez urren. Aurretik primario prozesu bat egin zuten. Alderdi bakoitzeko hautagai desberdinek hauteskunde, herrietako asanblada eta beste bide batzuen bidez konbentziorako babesa eskuratu beharra izan zuten. Clintonek Bernie Sanders izan zuen arerio nagusi. Trumpek, berriz, hamazazpi hautagaiei egin zien aurre primarioetan.

Nola interpretatu inkestak?

Maila nazionalean egiten diren inkestak ulertzeko zailak dira, ez baitira botoak guztira kontatu behar. Hauteskundeak estatu zehatz batzuetan erabakitzen dira, beraz, estatu horietako emaitzei begiratu behar zaie. Estatu bateko %1eko aldeak delegatu kopuru desberdina mugi dezake alde batera edo bestera.

Presidenteaz gain zer hautatzen da asteartean?

Presidente eta presidente karguez gain, goiko ganbera osatzen duten 100 senatarien herena aukeratuko dira. Horiekin batera ordezkarien ganbera osatzen duten 435 kideak berrituko dira. Senaturako irteten diren emaitzak garrantzitsuak izango dira, errepublikanoek egun duten gehiengo osoa gal baitezakete.

Noiz izendatuko da presidente berria?

AEBetako konstituzioaren arabera hauteskundeak ospatu ondorengo urtearen urtarrilaren 2an egin behar dio zin karguari presidente berriak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


TikTok debekatzeko lehen urratsak egin dituzte AEBetan

TikTok sare sozial ezaguna ByteDance enpresa txinatarrena da, eta AEBetako Ordezkarien Ganberak onartu duen lege proiektuaren arabera, sei hilabeteko epean saltzera behartuko du enpresa, ala sare soziala AEBetan debekatua izango da.


Eguneraketa berriak daude