AEBek Irakeko guda bukatutzat eman dute ofizialki eta urte amaiera baino lehen azken soldaduak etxera itzuliko dira bederatzi urteko okupazioari amaiera emanez. Hau eszenifikatzeko ekitaldi ofiziala egin zuten atzo Bagdaden eta bandera estatubatuarra erretiratu zuten.
Leon Panetta AEBetako Defentsa idazkariak adierazi duenez, Irak "independente, aske eta subiranoaren ametsa" egi bihurtu du armada amerikarrak.
Estatubatuarrak 2003ko martxoan sartu ziren Iraken suntsipen masiboko armen sorreraren aitzakiarekin. Ordutik, iturri ezberdinen arabera, gudaren ondorioz hildako pertsonen kopurua 150.000 eta miloi baten artekoa izan da eta AEBei suposatu dien gastua 845.000 miloi eurotik gorakoa litzateke.