AEBetako mugako poliziek San Diegon Cruz Velazquez Acevedo izeneko 16 urteko mexikarrari metanfetamina likidoa edateko esan zioten, egunotan argitara eman den bideo batean ikus daitekeenez eta Democracy Now hedabidean jaso dutenez. Bi ordura hil zen gaztea.
2013an, Tijuanatik Californiarako bidea gurutzatzen ari zen gaztea mugan geratu zuten poliziek, eskuetan botila bana zuela. Sagar zukua zela esanez saiatu zen bere burua defendatzen. Bideoan ikusten denez, mugako agenteek irribarre artean, behin baino gehiagotan esan zioten handik edateko, ez zela gezurretan ari erakusteko.
Botilatik edan ostean, minutu gutxira, 16 urteko mexikarraren gorputza dardarka, "Mi corazón" ("Nire bihotza") oihuka hasi zen. Bi ordu beranduago hil zen. Ez dute inongo agenterik zigortu gertatutakoagatik.
Epaiketa baten ostean, AEBek Acevedoren familiari milioi bat dolar ordaindu diote "heriotza injustuagatik".
Azpian ikus daiteke orain gutxi argitaratutako bideoa.
Las Vegas hiri ezagunetik ordubetera Creech-eko aire-base militarra dago basamortuaren erdian. 1950eko hamarkadan, Gerra Hotzean, ia mila leherketa nuklear "esperimentalen" lekua izateagatik ospetsu egin zen. Creechen koordinatu dituzte azken 20 urteotan AEBek mundu... [+]
Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.
Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]
Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.
Urte... [+]