argia.eus
INPRIMATU
Bederatzi enpresak AEBetako Gobernuak baino eskudiru gehiago eduki dute
  • Bitxikeria baino gehiago da AEBetan aste honetan gertatua. Herrialdearen zor-sabaia adostu ezinak eragin du hainbat enpresak eskudiru gehiago edukitzea Gobernuak baino, Quartz atarian argitaratu dutenez.

ARGIA @argia 2013ko urriaren 18a
Quarz webguneak urriaren 10ean argitaratutako taula.

Duela sei hilabete, 151.000 milioi dolar zituzten altxor gisa AEBek.

Zorraren sabaia igotzeko azken datara heltzean, 32.000 dolar baino ez ditu ustiapen kontuetan.

Horrenbestez, S&P 500 indizeko datuekin konparatuz, General Electric enpresak AEBek baino ia hiru aldiz eskudiru gehiago zeukan urriaren 8an: ia 89.000 milioi dolar.

Ondorengo hiru enpresa erraldoiak hauek dira: Microsoft (77.000 milioi dolar), Google (54.000 milioi dolar) eta Cisco (50.000 milioi dolar).